Edukira joan

Joxan Artze

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxan Artze

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antonio Arce Aguirre
JaiotzaUsurbil1939ko apirilaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaUsurbil2018ko urtarrilaren 12a (78 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEz Dok Amairu
MugimenduaEz Dok Amairua
Izengoitia(k)Hartzabal
Musika instrumentuatxalaparta

Inguma: jose-antonio-artze-agirre-1939-2018 Literaturaren Zubitegia: 18 Spotify: 2hYduUvSLhxIWKVEtlsgWz Musicbrainz: cd1f1df5-c93b-4d7e-9ca7-7710450e8bba Discogs: 1041240 Edit the value on Wikidata

Joxan Artze Agirre[1][2] (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a - ib., 2018ko urtarrilaren 12a) euskal idazlea eta txalapartaria izan zen, Artze anaietako bat, eta Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat.

Zenbaitetan, Joxean Artze,[3] JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri da.[4]

Batxilergoa amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.

Harakin lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin batera, besteak beste. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen.[5]

1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa sentikaria prestatu zuen. Euskal Kanta Berria mugimenduaren hasierako helburuak zabaldu zituen ikuskizunak, euskal kultura berreskuratu eta berritzeko bidean.[6][7] Gero, Mikel Laboak grabatu zuen Baga, biga, higa abestiaren atarikoa izan zen.[6] Ikuskizunaren izena, Manuel Lekuonak Literatura oral vasca liburuan jasotako olerki magiko batetik dator, Mikel Laboaren abestia bezala. Katalunian (Palau), Parisen, Lovainan, Zaragozan, Madrilen, Bretainian eta beste hainbat lekutan eman zen ezagutzera. [8] Kultur mugimendu abangoardistak bere talde-izaera bururaino eramatea lortu zuen, kanta, poesia, dantza eta antzerkia txalapartaren doinuarekin uztartzen zituen ikuskizun horren bitartez.[6] Portugaleten estreinatu zen eta azken errepresentazioa 1971n egin zen. Fernando Larrukertek eta Jose Luis Zabalak grabatu zuten.[8] Ikuskizunaren sorreran taldekide guztiek parte hartu zuten arren, funtsezko eragile edo arte-zuzendari gisa Joxan Artzeren lana nabaritu zen, batez ere.[8]

Beste ikus-entzunezko ekitaldi batzuk ere prestatu zituen aurrerago. 1974. urtean, Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin eta bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Zurezko Olerkia kontzertua ere antolatu zuen, Luis de Pablorekin.

1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen.

Mikel Laboaren abesti ezagunenetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola Txoria Txori, Gure Bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.[9]

Ohore Joxan Artze eta Mikel Laboari (Proisa graffiti)
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairu eta XX. mendeko kantagintza

Bi garaitan banatzen da Artzeren produkzioa. Artzek berak askotan aitortu zuen lehen aldian “kanpotik barrura” ikusten zuela (“Harzabal” ezizena erabiltzen zuen orduan, 1969-1979) eta, aldaketa espirituala bizi ostean, bigarren aldi batera pasatu zela, hots, “barrutik kanpora” idaztera aldatu zuela bere ikuspegia (“Hartzut” ezizenarekin, orduan). Lehen aldiko Artze gazteak inguratzen zuen errealitatea islatzen zuen bere lanean, garaiarekin eta lekuarekin zuen lotura agertzen zuen nolabait.[10] [11][12]

Artzeren poesia Usurbilgo elizan bere hiletan
  • Isturitzetik Tolosan barru (1969, Egilea editore)
  • Laino guztien azpitik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin. (1973, Egilea editore) (2. edizioa, Donostia: 2014, 3e edizioa.ISBN:978-84-942814-1-9)
  • Eta sasi guztien gainetik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin. (1973, Egilea editore) (2. edizioa, Donostia: 2014, 3e edizioa. ISBN:978-84-942814-0-2)
  • Bide bazterrean hi eta ni kantari] (1979, Egilea editore)
  • Ortzia lorez, lurra izarrez (1987, Elkar)
  • Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988, Elkar)
  • Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998, Zubi-Zurubi)
  • 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008,2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015,2016, 2017 urteroko HATSAREN POESIA olerki-liburu kolektiboan bere ekarpen poetikoa. Hatsa Elkartea. Senpere.
  • XX. mendeko poesia kaierak - J.A. Artze (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Oihana auhenka (2001, Jazzle): Disko liburu kolektiboa
  • Bizitzaren atea dukegu heriotza (2013, Elkar).
  • Heriotzaren ataria dugu bizitza (2013, Elkar).
  • Txalaparta. Tradizioaren abaroan. (2020, Elkar)
Joxan Artze gogoan Zumaiako KGD muraletan. Kartzeletako motxiladun umeak gogoan

Diskoak (musikari, konposatzaile edo ahots gisara)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 'Gure bazterrak' poema Lesakan erreka ondoko arkupean
    ARZA ANAIAK: Txalaparta (7"ko Diskoa, 1968, Herri Gogoa-Edigsa)
  • HARZABAL: Harzabal (7"ko Diskoa - 33rpm, 1968, Columbia)
  • ARZA ANAIAK: Txalaparta ‘75 iraila (12"ko LPa, 1975, Cramps records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (12"ko LPa - CASSETTE, 1976, Cramps records)
  • A. GONZALEZ ACILU: Arrano beltza (12"ko LPa, 1977, Movieplay)
  • ASKOREN ARTEAN: Bai Euskarari jaialdia (12"ko LP bikoitza - CASSETTE bikoitza, 1978)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Amodiozko baratzetan (CASSETTE-12"ko LPa, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Lizardi (CASSETTE-12"ko LPa, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Pedro Maria Otaño (12"ko LPa - CASETTE, 1980, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE: Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona (12"ko LPa - CASSETTEA, 1988, Elkar)
  • BEÑAT ACHIARY: Arranoa (CDa, 1988, Ocora-Radio France, Paris)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (CDa reedizioa, 1994, Cramps records)
  • J.A. ARTZE: Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona (CDa reedizioa, 1995, Elkar)
  • ASKOREN ARTEAN: Belarritik Bihotzera: pasarte aukeratuak. (CD bikoitza, 1996, Bibli Elkarte Batuak)
  • JOSANTON ARTZE: Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat (CDa, 1998, Eneixe)
  • MADDI OIHENART: Lürralde zilarra (CDa, 1998, Agorila)[13]
  • JEAN SCHWARZ: Goñi'ko Zalduna / Itzala (CD bikoitza, 1998, Celia records)
  • JEAN SCHWARZ: Dilin dalan (CDa, 2000, Celia records, Frantzia)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (12"ko LPa - CDa reedizioa, 2000, Akarma)
  • ARTZE, AXIARI, ETXEKOPAR, LÊ QUAN, LE PIEZ, BIKONDOA, ARTZE, GOROSTERAZU, BARBOFF: Oihana Ahuenka (CDa, 2001, Jazzle)
  • OIHENART, AROTZE, ETXEKOPAR, VISSLER: Arbaila (CDa, 2002, Kultulan diskak)
  • BITORIANO GANDIAGA: Elorri loratua (CD bikoitza, 2003, Keinu)
  • LUIS DE PABLO: Zurezko olerkia (CDa, 2003, Iberautor Promociones Culturales)
  • ASKOREN ARTEAN: Oteiza Jorgeri (CDa, 2004, Pamiela)
  • ASKOREN ARTEAN: Pais Basque kantuketan (CD bikoitza, 2003, Ocora-Radio France)
  • AXIARI, LOPEZ, EZKURRA: Avril (CDa, 2007, Langon)
  • HARZABAL: Harzabal (CD reedizioa, 2007, Pamiela phonogauzak)
  • ARZA ANAIAK: Txalaparta ‘75 iraila (CD reedizioa, 2007, Strange days records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (CD reedizioa, 2007, Strange days records)
  • JUAN MARI BELTRAN: Txalaparta (CDa, 2009, NO-CD records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (LP reedizioa, 2014, Cramps records - Sony Music)

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. interaktiboa, 2011 iametza. Euskal Idazleen Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
  2. literaturaren zubitegia - Joxan Artze,Hartzabal. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
  3. Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  4. «Aldi baterako - Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa - San Telmo Museoa» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  5. Oronoz Antxordoki, Belén.. ([2000]). Gazteri berria, Kantagintza Berria : Euskal Kantagintza Berriaren ("Ez dok Amairu") eta Nova Canço Catalana-ren ("Els Setze Jutges") arteko Azterketa Konparatiboa. Erein ISBN 84-7568-876-4. PMC 432826629. (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  6. a b c Apaolaza Avila, Urko. (2020-07-30). «Taldearen hasiera eta amaiera» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  7. Aristi Urtuzaga, Francisco (2002). «Nueva Canción Vasca. 1960-1985». Enciclopedia Auñamendi.
  8. a b c Estornés Zubizarreta, Idoia. (2021). «Ez dok Amairu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  9. Félix Ibargutxi Otermin: «José Antonio Artze Agirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  10. Oronoz Antxordoki, Belen. «Josanton Artze 'Harzabal': inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979)» (PDF) Tesiker, Euskarazko tesien datu-basea (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).[Betiko hautsitako esteka]
  11. Anchordoqui, Oronoz; Belen, Maria. (2013-10-07). Josanton Artze “Harzabal”: inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979).  doi:http://hdl.handle.net/10810/10801. (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  12. Oronoz Antxordoki, Belen. (2012). «Josanton Artze “Harzabal”: inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979)» www.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  13. Berria.eus. «Zaharraz berri egin zuena» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
  14. «Mikel Laboa Katedra - Doktorego-tesia egiteko deialdia - Mikel Laboa Katedra - UPV/EHU» laboakatedra (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  • Belen Oronoz Anchordoqui: JosAnton Artze Harzabal: inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979). Egan 2020 1/2. 37-80 orld.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]